XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gauerdia zen, eta zuhaitz zahar eta erraldoietako kukuletan haize ekaiztsu batek orroe egiten zuen.

Enborrak, dorreak bezain lodiak, karrankatu eta kexatzen ziren.

Supitoki, zoargi doi batek sigi saga basoan zehar gurutzatu zuen handik hemenka dardar eginez gelditu, hegada altxatu, abar batean ezarri eta jarraitzen arindu zen.

Esfera argitsua zen, pilota baten neurritakoa gutxi gora behera, jauziak eman, lantzean behin, lurrean errebotatu eta aidean berriro flotatzen zuena.

Baina ez zen pilota bat.

Sasisua zen. Eta galduta zebilen.

Sasisua baina infatuatu gabe, zeina, Fantasian barne, nahiko arraru suertatzen bait da.

Gehienetan sasisuek besteak infatuerazi dituztenak izaten dira.

Zohargi borobilaren barruan jauzi egin eta ezin gehiago korrika egiten zuen irudi tipi eta oso bizi bat ikusten zen.

Ez zen ez, gizontxo bat ez anderetxo bat, zeren eta ezberdintasun horiek ez bait daude sasisuengan.

Haren bizkarrean mugitzen zen bandera zuri nimiño bat zeraman esku eskuinean.

Beraz, mesulari bat edo parlamentari bat izan behar.

Bere airezko jauzi handietan, ilunpean ez zegoen zuhaitzen baten enborraren kontra jotzeko arriskurik, zeren eta sasisuak ia sinesgaitz gerta daitekeen bizkor eta arinak bait dira eta jauzi baten erdian norabidea alda dezakete.

Hori dela eta bere ibilbidea sigi sagan; orokorrean, beti norabide mugatu batean mugitzen zelako.

Gurune arrokatsu batera iritsi izututa atzera egin zuen arte.

Txakurtxo baten antzera, arnasestuka, zuhaitz baten zuloan jezarri eta tarte batez hausnatu zuen, handik berriz agertzen eta arrokaren bestaldera begiratzen ausartu aurretik.

Bere aurrean baso argi bat zabaltzen zen eta han sute baten argitan, oso mota eta neurri ezberdinetako hiru pertsonaia zeuden.

Hamar oin luzeraz eta harri grisez eginda zirudien erraldoi bat, sabel gainean etzanda zegoen.

Ukondoak gorputzaren goikoaldean bermatu eta suteari so egiten zion.